Elikadura. Hazkurri kontuak

Hazkurriaren lepotik

2011ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Munduan gaur 7.500 milioi lagunentzat adina jan ekoizten da, baina hortik asko eta asko galtzen da alferrik (firma handien aginduz); ondoren, gosea aipatzen digute hedabideek, morbo zuriz: Haiti, Afrikako haurrak, Japoniako behartsuak. Limosnak emateko, sartu dirua halako bankuko kontu korrontean. FAO erakundeak elikagaien beste krisi baten berri eman digu urte amaieran: ez dago janik! Beste bilera bat egin behar da, sekulako dirutza xahutu, etc. eta, berriro ere, erabakirik hartu ez.

Oraingoan janen prezioen espekulazioa izan da eragilea. Arraroa, ezta? Inork ez du esan banka espekulatzailea denik, are gutxiago oinarrizko balioekin espekulatzen duenik.

Arroparen kostua jaisten ari den bitartean, janarena goraka doa etengabe: honakoa, denok egunero hartu behar dugun ondasuna denez, ezin egokiagoa dute espekulatzaile profesionalek lanean aritzeko. Lehengaiak saltzeari uzten ari dira nagusiak (banatzaile erraldoiak, herri denetan ditugun azalera handi horiek) eta, horien ordez, prozesatuak eskaintzen dizkigute, hauek falta duten arrain pusketa arrautza-zuringoan emanaz eta arrain-prezioan ordainaraziz, surimiaren kasuan, adibidez.

Franco (oraingoen pareko) demokrata euskaltzalea hil zenean baino %31 pobreago gara. Azken bost urteotan (2007-2011) jan-edanen prezioa Espainian %135 igo da, Frantzian %126.

Arrain eta haragiaren prezioa ez da asko garestitu azken 30 urteotan. Beste batzuenak (mordoa: arrautzak, esnea, ura eta edariak, frutak, zerealak, berdurak, lekadunak… eta hauen deribatuak) urte pare batean bikoiztu egin dira.

Arrantzalea, ganaduzalea, baratzezaina eta gainerako produktoreak kexu dira: kostuak igo zaizkie eta kasik ez dute margenik lanean segitzeko. Iaz artikulu hauetan hilero-hilero agertzen genuen pekatu (produktorearen eta kontsumitzailearen arteko tarte urrikalgarria) izeneko indizean ikusten zen ekoizleari ematen zaion eta guri kobratzenzaigun prezioaren arteko tartea izugarria dela: maiz, %1.000 baino handiagoa, oinarri-oinarrizko jangaietan: limoia, azenarioa, patata, tipula… Ugari-ugariak direnean. Saltzen ez dena, zakarrontzira, itsasora, surtara…

Eta prezioak, gora (petrolioarenaz aritzeko aukerarik ez, gaur). Eta banka, desoreka horren finantzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.