Heath Ledger zaldunaren abenturak eta musika fina

urtzi urkizu
2010eko urriaren 16a
00:00
Entzun
Payback erdipurdizkoa zuzendu ostean, hau izan zen Brian Helgelanden bigarren filma. Hala ere, ez da ahaztu behar zuzendari hori L.A. Confidential bikaineko gidoilaria izan zela. Oraingo hau, berriz, abentura film klasikoa da, eta istorioa, nahiko topikoa den arren, entretenigarria egiten da.

Williamek zaldun izan nahi du, baina XIV. mendean Europan horrelakorik amestea ezinezkoa da nekazari baten semearentzat. Dena den, zortea aldeko izango du, eta, egun batean, torneo batean parte hartzeko aukera izango du. Hortik abiatuta, William gaztea gero eta zaldun trebeagoa izango da, mendeko onena bihurtu arte.

Bitxia bada ere, Queen, David Bowie eta Thin Lizzyren musika entzuten da filmean. Horrek, neurri batean, amu gisa balio du ikusle batzuk harrapatzeko. Eta istorioaren hasieran, zerbait gehiago izango dela ematen du, baina aurrera egin ahala, zaldunen lehiaketetan galdu egiten da eta pertsonaiak sinpleegiak egiten dira.

Urtzi Urkizu





############



Zaldun batengorabeherak

ETB1, 21:30. Zuz.: Brian Helgeland. Akt.: Heath Ledger, Mark Addy, Rufus Sewell, Shannyn Sossamon, Alan Tudyk, Paul Bettany. 132 min. AEB, 2001.





############
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.