Clarisse talde getxotarrak gaur Alas cortadas bere lehen diskoa aurkeztuko du Donostian, Fnacen, 19:00etan. Orain arte abestiren bat edo beste entzun ahal izan da euren MySpace eta Facebook orrietan, baina urriaren 7an merkaturatuko dute lan osoa.
Taldekideek sortutako hamabi abestik osatzen dute Alas cortadas diskoa, eta pop-rock doinuak dira nagusi bertan. Garate Studiosen grabatu dute, Andoainen, eta Kaki Arkarazoren laguntzarekin ekoitzi dute diskoa.
2007an Estibaliz abeslariak eta Miguel Moyano gitarra jotzaileak sortu zituzten taldearen lehen abestiak. Albaro Alonso bateriaeta Javi Martin baxuarekin elkartuta hasi ziren lehenengokontzertuak egiten. Gaur egun, laurek osatzen dute Clarisse taldea.
Hala ere, ez da hau taldeak kaleratu duen lehen lana. Izan ere, 2009. urtean sei abestiz osatutako probako disko bat argitaratu zuten, Urdulizko Tio Pete estudioan grabatua. Orduz geroztik, probako hainbat saio egin dituzte, baita hainbat kontzertu eman ere.
Lan honen bidez, disko etxeen arreta erakarri nahi dute Clarisseko taldekideek, euren aldeko apostua egin dezaten.
CLARISSE
Non. Fnac saltokian, Donostia.
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Zer. Alas cortadas diskoaren aurkezpena.
Hegan egiteko gogotsu
'Alas cortadas' diskoa aurkeztuko du gaur Clarisse taldeak Donostiako Fnac saltokian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu