Inauteriak izango dituzte asteburu honetan Eratsunen (Nafarroa). Ostiral gauean hasi eta igandera arte,ohitura zaharra berrituko dute herrian, urtean behin mozorroak hartu eta kalera ateratzekoa. Ez dira izango lehenak hori egiten, baina bai aurtengo lehenetarikoak. Aurreko asteburuan Uitzin (Nafarroa) egin zituzten inauteriak, eta, beraz, pixkanaka-pixkanaka hasia da herri giroko inauterien sasoia martxa hartzen.
Herritarren eta lagunen artean ospatzekoak izango dira inauteriak Eratsunen, eta mahaiaren bueltan egingo dituzte egin beharreko gehienak. Ostiral gauez afaria izango dute, martxa hartzen joateko, eta, hurrengo egunetan ere, nekez egongo da herrian gose edo egarri denik.
Larunbata izango da egun nagusia. Bazkaria izango dute, eta kaleetara aterako dira mozorroak gero. Afaria izango da gau aldera, bertsolariekin. Aitor Mendiluze eta Angel Mari Peñagarikano ariko dira bertsotan afalondoan, eta dantzaldia izango da gero Modesto akordeoilariaren eskutik. Igandean bazkaria izango da.
INAUTERIAK
Non. Eratsunen (Nafarroa).
Noiz. Ostiral gauean hasi, eta igandera arte.
Asteburuko proposamenak
Heldu dira mozorroak herriko kaleetara
EratsunOstiralean hasi eta igandera arte iraungo dute Eratsungo inauteriek, bazkari, afari eta mozorroekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu