Radiokulturak Hazparnen du egoitza, eta saioak euskaraz eta frantsesez egiten ditu. Etxebarriak gidatzen duen 'Kultur Kuboa' magazina Euskal Herriko beste zortzi irratitan ere ematen dute astero.
Garapen ekonomikoa baliabide naturalak errespetatuz lortu behar dela uste du Gallastegik, bestela aldaketa klimatikoak ez duelako atzera egingo. Enpresariak ere ingurumenaren jabe direla jabetzen hasten direnean abiatuko da bide hori.
Sea Shepherd talde ekologistaren 'Bob Barker' itsasontzi ezaguna Getxon dago gaur arte. Ezkutuko arrantzaleen aurka borrokatzen dira ekintzaileak munduko itsaso askotan.