Sanferminak 78 Gogoan herri ekinbideak omenaldi berezia egingo dio German Rodriguez iruindarrari uztailaren 8an, Poliziak tiroz hil zuela 40 urte beteko diren egunean. Beste hainbat ekitaldi ere antolatu ditu.
Urriaren 21ean izango da Nafarroa Oinez jaia, Altsasun. Iñigo Aritza ikastola ari da antolatzen, eta Iruñeko sanferminetan Oinez Txokoa zabalduko du, Takonera parkean.
Jai handiak izaten dira Lesakako sanferminak, dantza batean aritzeko aproposak. Hainbat jarduera eta ekitaldi interesgarri antolatuko dira uztailaren 6tik 10era: Zubigaineko dantza, bezperak, musika eta bertso saioak eta haurrentzako ikuskizunak, besteak beste.
Sanferminak hastear dira Iruñean. Gaur eguerdian emanen zaio hasiera bederatzi eguneko etengabeko festari. Hiriak prestaketetan eman ditu azken egun hauek. Gogor jardun dute lanean, eta ilusioa eta gogoa nagusi dira giroan.
Torres argazkilari katalanak transexualak erretratatzen ditu Kuban, Brasilen, Turkian, Mexikon... Zuzenean ikusi du nola aldatu diren Karibeko uhartean LGTB taldeari buruzko politikak.