Iruneko geldialdia aprobetxatuz, Euskarabenturako gazteek mugari buruzko hitzaldia jaso dute. Goitik behera bustitzeko aukera ere izan dute, beroari aurre egiteko
Blusek eta neskek beteko dituzte Gasteizko kaleak Santiago egunean. Egitarauaren barruan, ardo-upel lasterketa egingo dute hirugarrenez. Guztira, 82 baratxuri saltoki jarriko dituzte
Baiona zuriz eta gorriz jantziko da gaur; azken prestakuntzak amaitzear dira arratsean besteei irekiera eman ahal izateko. Merkatari, ostalari, elkarte eta herriko langileek gogor lan egin dute azken egun hauetan, bestazaleei harrera egiteko. Lau egunetan eta bost gautan, Baionako karrikak bete eginen dira.
Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen II. Topaketetan parte hartu du Mariana Pablok, Mexikoko mixtec hizkuntzaren hiztunetako batek. Mixtecak 471.000 hiztun inguru ditu, eta 30 aldaeratik gora.