'Hauxa2' saioa egiten dabil bertsolari eta kongresukide ohia. Ana Goitiarekin batera, elikaduraz, edertasunaz, bizitzaz, honetaz eta hartaz hausnartzen du bidean topatzen dituen pertsonekin.
Horra militante bat, militante hitza gero baino gero gutxiagotan ibiltzen den sasoian. Aktibista dira orain, edo ekintzaile, edo zernahi, garaian garaiko solasean. Bego Oleaga militante izan zen, aktibista eta ekintzailea beti, zuzengabekeriaren kontra tematsu borrokan, Bertold Brechten legean: «Badira egun batez borrokatu eta on direnak. Badira urtebetez borrokatzen direnak, eta horiek hobeak dira. Baina badira bizitza osoan zehar borrokatzen direnak; horiek ezinbestekoak dira».
Gazte Eguna ospatu zuten atzo Patxa plazan. Egungo besta ereduaren alternatiba bat badagoela erakutsi dute, besta herrikoi eta euskaldunak proposatuz eta herritarren parte hartzea bultzatuz