Kanoikadarekin eta txupinazoarekin abiatuko dute gaur Donostiako Aste Nagusia. Donostiako Udalak indarrean jarri du eraso matxisten kontrako kanpaina bat; Piratek, telefonoaz landa, leku bat jarriko dute jaigunearen erdian, salaketak jasotzeko eta erantzuna koordinatzeko.
Sonakay taldeko musikariak euskarazko klasikoen bertsio flamenkoak egiteagatik egin dira ezagun. Gaur, Donostiako Aste Nagusia abiatzeko kanoikadako protagonistak izango dira, eta kontzertu bat emango dute.
San Lorentzo kaleko bestak ospatu dituzte Iruñean. Bestaren antolatzaileak udaleko ordezkariz mozorroturik atera dira karrikara, eta umorea eta giro ona izan dira nagusi.