Euskal Herriko errepide sarean hainbat artelan daude ikusgai. Nafarroa da horrelako obra gehien duen lurraldea: 41. Adituen ustez, legez obra publikoen aurrekontutik %1 kulturan inbertitu behar delako jartzen dituzte. Helburua ingurua edertzea delakoan daude.
Bretoiera izango du gaia Jakez-Vargas kazetariak gaur emango duen hitzaldian, Gasteizen. Hizkuntzak bizi duen egoera eta horretan eragin duten faktoreak izango ditu hizpide, baita etorkizuna ere.