Yogurinha Borovak eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek gizarte arloko balioak aldarrikatu dituzte bideoklipekin, '6 balore, 6 kolore, Bilbo Milakolore' egitasmoan.
Balkanetako gerraren erretratu mingarri bat egin du Jasmila Zbanic zuzendariak 'Quo vadis, Aida?' ekoizpenean. Ostiralean estreinatuko dute Hegoaldeko zinema aretoetan
'The Mosquito Coast' eleberri saritua telesail bilakatu du Apple TV Plusek. Paul Theroux nobelagilearen iloba Justin da zazpi ataletako aktore protagonista
Mahaia kolektiboko kideek 'Sutondoan' liburua osatu dute, euskal sukaldaritzaren sustraiak ezagutzeko. Jatetxeetako produktuen ekoizleak ezagutarazi nahi dituzte
Bularreko minbizia geroz eta ohikoagoa izan arren, kosta egiten da gaitzaz hitz egitea, haren ondorioak tabua baitira oraindik ere. Gaixotasuna zuzenean edo zeharka jasan dutenek hainbat proiektu sortu dituzte, bizi izandako esperientziez beste pertsona batzuekin mintzatzeko.
'Alaïa eta Balentziaga. Formaren eskultoreak' erakusketa paratu dute Getarian. Museoaren hamargarren urteurrenean, bi sortzaile horien jarduna jarri dute parez pare modu ikusgarrian.