Aranzadi elkarteak '#sugebizi' proiektua jarri du abian: sugeei buruzko ezagutza eta sentsibilizazioa handitzea helburu duen egitasmoa. Herritarrek Twitterren jartzen dituzte sugeen argazkiak, eta non eta noiz ikusi dituzten adierazi. Herpetologoek argitzen diete zer espezietakoak diren.
Euskal konpositore klasikoak eta egungoak ezagutzeko aukera izango da igandean Gasteizen, ahotsaren eta pianoaren bitartez haien lanak interpretatuko baitituzte. Zabalpen lana egitea da helburuetako bat.