Naiz irratiak Hego Euskal Herriko hamar eremutan ditu FMko frekuentziak, eta Telleriak azaldu du gehiagotara zabaldu nahiko lukeela. Uste du 'Naiz' atariko komunitateari entzunda eraiki behar dutela irratia.
Mintzapoza egitasmoa martxan paratu dute Euskal Herri osoan, euskararen erabilera sustatzeko. Interneten aterpea atzean utzi, eta kalean elkartuko dira mintzalagunak.
Jaio aurretik, erditzean eta ondorengo egunetan gertatzen denari buruz sakontzen du 'Aztarnak' dokumentalak. 2018an hasitako finantzaketa kanpaina baten bidez ekoitzi dute
Ipar Euskal Herriko Lau Sormarkak elkarteak Ossau-Irati, Ezpeletako biperra, Kintoa zerri saila eta Irulegiko arnoa sor-markak biltzen ditu. Apirilaren 17an ospatuko du bere sortzea, Itsasun.
AEBetan sortutako mugimendu bat da gimnasio berdeena. Europan ireki dituzte batzuk, baina Euskal Herrian apenas egin duten biderik. Oinarria: erabiltzailearen entrenamendua energia bihurtzea. Ordaina: egitura eta zerbitzu jasangarriagoak lortzea.
'Segoviako ihesa' filmak 40 urte bete ditu. Zer testuingurutan sortu zen kontatzeko, hainbat argazki eta objektu ikusgai jarri dituzte Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.