2021a laburtzeko hitz zerrendak egin dituzte BERRIAk, Euskaltzaindiak eta UZEIk, eta Gaurko Hitzak. 'Txerto', 'aldaera' eta 'sorgin-gurpil' hautatu dituzte urteko hitz.
Joel Coenek 'Macbeth' obra klasikoaren egokitzapen batekin ekin dio bakarkako bideari; estetikotasun idorra, zuri-beltzaren erabilera eta antzerkiaren itzala ditu ardatz
'Red Light' telesailak hiru emakumeren istorio gurutzatuak jorratu ditu, prostituzioa ardatz hartuta. Herbehereen eta Belgikaren arteko koprodukzio bat da
Baltistango andreek, txanoak egin, Ringchan kooperatiba sortu, eta horiek saltzeko aukera izan dute Ternuarekin egindako hitzarmen bati esker. Baltistan fundazioa izan da eragileetako bat, eta Arrasateko familia batek ere hartu du parte. Uste dute andreak ahalduntzeko urrats bat dela.
Laba aretoa ireki dute Iruñeko Gazteluko plazan. Hilabeteetako lanen ondoren, aretoa inauguratu dute: kulturgunea, kafetegia eta denda izanen da. Musikarik ez da faltatu.