bizigiro saileko azken albisteak

Bizigiro

Errandonea anai-arrebak euren etxean, Berako argzki zaharrak ikusten.

Historia

Ainhoa Larretxea Agirre - Nafarroako Hitza

Berari buruzko artxiborik handiena daukate Rosa Mari eta Jose Antonio Errandoneak. Postalak, prentsa zatiak, irudi zaharrak…; denetarik dute beren etxean. Dagoeneko kanpo lana uzteko erabakia hartua dute, baina etxekoa antolatzen segitzen dute anai-arrebek.

Publizitatea

Hemeroteka

2022ko otsaila
Al Ar Az Og Ol Lr Ig
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28            
             
Ternuak hoteletako izarekin ekoitzitako hiru jantzi.

Ehungintza

Izara zuriei beste bizialdi bat ematen

Ternua markak hoteletako izara zuriak jantzi bihurtzen ditu Wearcycle proiektuaren bidez. Lau eragileren artean abiarazi dute proiektua. 12.000 jantzi inguru egin dituzte dagoeneko, eta beste hainbeste erosteko aukera izango da martxotik aurrera.
Flee filmak animazio irudi soil eta dotoreak darabiltza, eta, besteak beste, poetikotasuna eta gertutasuna ditu ezaugarritzat.

Datorren asteko estreinaldiak

Ihesean bide, ihesean etxe

Danimarkara iristen den mutil afganiar baten immigrazio istorio gordina eta haren identitate borroka kontatzen du 'Flee' animaziozko dokumentalak; Oscar sarietarako hautagai da

Telesailak

(Segurtasun) kameren biktima

Apple TV Plusek Erresuma Batuko 'Suspicion' estreinatu du, zortzi ataleko thrillerra. Uma Thurman aktore ezaguna da protagonistetako bat; Noah Emmerich aktoreak ere parte hartzen du Rob Williamsen telesailean
Lau solairu eta ezin konta ahala ikasgela eta entsegu gela txiki ditu Musikeneren egoitzak egun; Donostiako unibertsitateen gunean dago.

Bide eta leiho musikari

Ikasketa akademikoa bezala, bizi ibilbidea eta humanoa. Bi-biak biltzen ditu Musikenek bete berri duen hogei urteko ibilian: nazioartekotasuna ikur, bertako gizartean txertatzea du orain xede, klasikoa, garaikidea eta jazza bidaide.