Ehun urte baino gehiago dituzten kamerak erabiltzen ditu Maider Kuadra argazkilariak. Egiten dituen argazkiak «bakarrak» dira, ezin baita kopiarik egin; pasioz bizi du lana: «Oso polita da, inoiz ez baitakit zer aterako den».
Dendako erakusmahaian, ikastolen mugimenduan, presoen aldeko ekintzetan eta etxean lan eta lan eman du bizitza osoa Aiastuik, euskararen eta Euskal Herriaren alde. Hala ere, apal adierazi du «beharrezkoa den hori» egin duela beti.
Iaz ez bezala, aurten inauteriak ospatuko dira herri eta hiri gehienetan. Azken prestaketetan ari dira herritarrak: Donostiako Kiloka dendara joan dira makina bat, mozorroetarako oihalen bila.