'Lehen euskarazko irratia, Gure Irratia' liburua idatzi du Arbelbidek. Idazleak azaldu du irratia etxe askotan sartu zela sortu eta gutxira. «Euskarak bidea egin du irratiari esker».
Mende erdia daramate Nafarroako Emausko Trapuketariek jendeak zabortzat daukanari berriz erabiltzeko modua jartzen. Egun osoko besta antolatu dute gaurko, Berriozarren.
Bi urteko etenaren ondoren, herri eta auzoetako festak itzuli dira Euskal Herrira. Jai batzordeek antolaketarako zailtasunak izan dituztela onartu arren, adierazi dute jaietarako zuten ilusioak lagundu diela horiek gainditzen.
New Yorkeko Triangle Shirtwaist lantegiko sutearen istorioa hizpide du Jaso ikastolaren hamargarren musikalak. Atzo egin zuten lehen aldiz, Nafarroako Gazte Orkestrarekin batera.