Gartxot bardoak jendearen irudimena ernatzen jarraitzen du. Gartxot Itzaltzuko bardoa animazio filmaren harira, ikuskizuna eratu dute Azpeitiko (Gipuzkoa) hainbat taldek, eta dantza, musika, antzerki, irudi eta literatura jaialdi erabatekoa emango dute gaur.
Arturo Kanpionek Itzaltzu herrian (Nafarroa) jasotako kondaira literatura bihurtu zuen 1917. urtean. Benito Lertxundik musika jarri zion 1981ean. Asisko Urmenetak komiki bilakatu zuen gero, eta, azkenean, animazio film luzea iritsi zen.
Azpeitiko kultur taldeek, pertsonaiaren inguruko ikuskizuna taularatuko dute gaur, Astigarragakoek eta Villabonakoek (Gipuzkoa) aurretik egin bezala.
Hamar musika pieza entzun ahalko dira ikuskizunean, tartean bardoaren garaiko gregoriar kantua, herriko musika eskolak, musika bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak emanak.
Sahatsa taldeak Axuri beltza eta Otsagiko dantzak taularatuko ditu. Lakrikun eta gazteen antzerki taldeek kondairaren hainbat pasarte antzeztuko dituzte. Horrez gain, Zaraitzuko euskalkia ezagutzeko aukera emango dute, hainbat testu irakurrita.
Nafarroako herri horretako hainbat biztanle ikuskizunean izango dira, eta euren herrikidearen eta haren istorio tragikoaren berri emango dute.
'GARTXOT IKUSKIZUNA'
Noiz. Gaur, 21:30ean.
Non. Soreasu aretoan,Azpeitian.
Herria mugitzen duen bardoa
'Gartxot ikuskizuna' emango dute Azpeitiko hainbat taldek; pertsonaiaren inguruko lana
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu