«Saioa gazteleraz da, ETB2rako eskatu zigutelako», horrela azaldu zioten egoera atzo BERRIAri El Conquistour saioko zuzendari Iñaki Ruizek. El conquistador del fin del mundo saiorako lehiakideak bilatzeko antolatu dute Conquistour, eta edonon arituta ere, saioa gaztelania hutsean egingo dute, tokian tokiko errealitatea kontuan hartu gabe. ETBk euskaldunak gaztelaniaz egitera behartzeko politikak protesta ugari eragin ditu azken urteotan, eta azalpenak eskatu zizkioten iaz zuzendaritzari, Administrazio Batzordean.
Ez dute galaraziko
«Gaia mahai gainean izan genuen hasieratik», dio Ruizek, «eta, ETBk hala eskatuta, gaztelera hutsean egin behar dugu saioa, herri erabat euskaldunetan grabatu arren». Halere, inori ez diotela euskaraz egitea galaraziko agindu du zuzendariak. «Bergaran [Gipuzkoa] grabatu genuenean, esaterako, jendeak joera zuen euskaraz egiteko, eta ez genuen moztu, baina berriz gaztelerara bideratzeko eskatzen genion Kortari». Ruizek saioa euskaraz ere egitea nahiko lukeela dio, «ETB1erako edo», baina horretarako aurrekonturik ez dagoela argudiatzen du.
Komunikazioa
Herririk euskaldunenetan ere, 'Conquistour' gaztelera hutsean egingo dute
ETBko saioak ez du kontuan hartuko tokian tokiko hizkuntza errealitatea 'reality'-a grabatzeko orduan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu