Gerizpean. Irudia.Noain (Nafarroa)
HERRITARRENTZAT BARATZEA, HERRIAN
Ekimen berezi eta berritzailea garatu dute Nafarroako Noainen: Zentzuen baratzea. Gero eta gehiago dira nekazaritza produktuak ortuetatik zuzenean hartu nahi dituzten herritarrak, eta haientzat herrigunean bertan jarri dute baratzea. Sasoiko produktuak landuko dituzte bi langilek, eta haiek ereindakoa eskuratzeko modua dute herritarrek, zuzenean bilduta edo Lorenea denda ireki berrian erosita. 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara irekiko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu