Hiltzailearen erretratu naturala, naturalegia

Maitane Mitxelena
2010eko urriaren 21a
00:00
Entzun
Kontuz gaurko filmarekin. Pentsatu bitan ikusi aurretik, gero ez baituzu erraz ahaztuko. Henry: Portrait of a Serial Killer hau ez da nerabeentzako hilketa eta indarkeria film odoltsu arrunta. Izenburuak ez du gezurrik esaten, erretratu bat da, natural-naturala, eta lortuko du zu hiltzailearekin identifikatzea, eta gaizki sentiaraztea gizakia izateagatik.

Horretan datza filmaren indarra. Henry Lee Lucas benetako hiltzailearen fantasietan dago oinarrituta istorioa. 600 pertsona hil izana aitortu zuen Lucasek 1983. urtea aldera. Halere, 11 bat besterik ez zituela hil uste dute, gainontzeko hilketak asmatu egin zituela, alegia.

John McNaughton zuzendariak bikain lortu zuen hiltzailearen eldarnioak era naturalista batean filmatzea. Ia dokudrama bat da, gai izugarri baten inguruan. John Cassavetesen estilo feskoan zuzendu zituen aktoreak MacNaughtonek. 110.000 dolar eskasekin, 16 milimetroko filmarekin, 28 egun eskasetan, lagunak aktore gisa erabilita eta egongela batean muntatuta, inoizko filmerik beldurgarrienetako bat egitea lortu zuen. ETBk ez du argitu zein bertsio emango duen gaur. Izan ere, filma egin eta lau urtera arte ezin izan zuten estreinatu, zentsurarekin arazoak izan zituztelako. 2003. urtera arte ez zuten argitaratu moztu gabe. Kontuz Henryrekin.

Maitane Mitxelena





############



Henry: Portraitof a Serial Killer

ETB3, 22:35. Zuz.: John McNaughton. Akt.: Mary Demas, Michael Rooker. AEB. 80 min. 1986. (JBA)





############
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.