Gerizpean. Uda-pasa

Hiribilduen batzea

Iruñeko hiru hiribilduen batzea ospatuko dute gaur arratsaldean iruindarrek

Iruñeko erraldoi eta buruhandien konpartsak kalejira egingo du arratsaldean. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2011ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Duela 588 urte arte, hiru hiribildutan banatuta zegoen Iruñea: Nafarreria, San Zernin eta San Nikolas. Irailaren 8 batez elkartu ziren hirurak, Karlos III.aren agindupean, eta orduan amaitu ziren hiru hiribilduen arteko liskarrak.

Gaur, batze hori ospatuko dute iruindarrek, festa baten bitartez. Horretarako, hainbat ekitaldi prestatu dituzte arratsalderako.

Iluntzean, kontzertua

Bostetan hasiko dira ekitaldiak. Erraldoi eta buruhandien konpartsa Pakearen plazatik abiatuko da, gaiteroz eta txistuariz lagunduta. Hiriko hainbat kale zeharkatu ondoren, Udaletxeko plazara iritsiko dira; han gehituko zaizkie agintariak eta dantzariak. Guztiek batera katedralerako bidea hartuko dute.

Seiak aldera iritsiko dira katedralera, eta, mezaren ondoren, hiriko alkate Enrique Maiak lore eskaintza egingo dio Karlos III.ari.

Zazpiak aldera hartuko dute berriro Udaletxe plazarako bidea guztiek. Han, erraldoi eta buruhandien konpartsak bere dantza ezagunenak eskainiko dizkie ikusleei. Jarraian, autobus geltokira joango dira.

Gazteluko plazak hartuko du,bestalde, arratsaldeko zortzietan, La Pamplonesa musika bandaren eta Iruñeko Orfeoiaren kontzertua. J. Vicent Egeak eta Igor Ijurrak zuzenduko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.