Hirien eraldaketa munduan

'Hiria bada niretzat' dokumental bilduma estreinatuko dute Bilboko Haceria aretoan, Deustuan

Zazpi dokumental bildu dituzte, emanaldi batean erakusteko. Z / BERRIA.
Erredakzioa
2012ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Bilbo leku egokia izan daiteke hirien eraldaketaren inguruan hitz egin eta hausnartzeko. Zinebi Zinema Dokumentalaren 53. Jaialdian, gai horren inguruko hainbat film erakutsi zituzten, besteak beste, Lan haiek bildu dituzte orain, Hiria bada niretzat; hiriko bizitza eta bere lekuak gaurko dokumentalean izenburupean. Lehen aldiz erakutsiko dute bilduma hori jendaurrean, gaur, Deustuko Haceria aretoan.

Dokumentalotan, aztertzen da hiriak eraldatzen direnean zein ondorio dituen prozesu horrek gizartean, kulturan eta ekonomian. Alemaniako, Argentinako, Brasilgo, Frantziako, Indonesiako, Ingalaterrako eta Italiakokasuen berri ematen dute ikus-entzunezko lan horiek. Zazpi dokumental dira, eta hirigune bitxi batzuetako bizi-baldintzak eta horietan bizi direnen bizipenak jasotzen dira bertan. Antolatzaileek gogoeta eginarazi nahi dute hiriak bizitzeko dauden modu ezberdinez eta jendeak gaurko hirietan duen bizimoduaz. Asmoa da hausnarketa hori gero Deustu-Zorrotzaurren gertatzen ari den eraldaketan erabiltzea. Gaur estreinatuko dute, baina asteburuan ere ikusi ahalko dira lanok, ZAWPen (Zorrotzaurre Art Working Progress), Deustuko Erribera kaleko 47.an, 18:30ean.

DOKUMENTALAK

Noiz. Gaur, 19:00etan, Deustuko Haceria aretoan. Bihar eta igandean, berriz, 18:30ean, ZAWPn.

Non. Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.