Hiriko parkeetara aterako da musika Donostian

'Musika parkean' ekitaldia hasi dute; McEnroe taldeak joko du hilaren 28an, Aieteko parkean

Musika parkean ekitaldiko kontzertu bat. GUILLERMO GUTIERREZ.
Erredakzioa
2012ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Janaria eta edaria hartu, eta senide eta lagunekin batera parkean piknika egin, zuzeneko musika entzuten den bitartean. Horixe da Musika parkean Donostiako ekitaldiak proposatzen duena. Donostia Kultura eta Euskadiko Elkarte Filarmonikoaren proiektua da.

Donostia itsasora begira bizi da, eta, sarritan, ahaztuta, bazterrean geratzen dira hirian dauden parkeak. Leku horiek lozorrotik atera, eta aisialdirako gune bilakatu nahi dituzte ekitaldi horrekin. Horretarako, hilero piknika eta kontzertua antolatu dute hiriko hainbat parketan, irailera bitartean. Hilaren 28an izango da aurtengo lehendabizikoa, Giza Eskubideen Zinemaldiaren harira.

McEnroe taldeak joko du Aieteko parkean. Getxoko musikariek indie pop musika egiten dute, eta doinu lasaiak maite dituzte. Euren azken diskoa, laugarren lana, aurkeztuko dute: Las orillas. 14:00etan izango da kontzertua. Aieteko ermita eta Jolas Tokiren alboko atetik sartu behar da piknika egingo den zelaira iristeko. Leku laua da, eta ikuspegi paregabeak ditu: hiri osoa ikusten da aurrez aurre. Ondorengo kontzertuen berri izateko, www.musikaparkean. com webgunean dago informazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.