Gerizpean
Hiru egunetarako txartel turistikoa, eskuragarri
DONOSTIA. Hiru egunetarako balio duen txartel turistikoa salgai jarri dute, Donostian. Orain arte bost egunetakoa bakarrik zegoen. SS Card-ek garraio publikoan, museotan, jatetxetan eta zenbait saltokitan deskontuak ahalbidetzen ditu. Hiru eguneko txartelarekin, esaterako, autobuseko sei bidaia egin ahal izango dira. Bostekoak 12 joan-etorri eta bisita gidatu bat hartzen ditu baitan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu