Hiru 'Tribuaren berbak' ETB2n, Reyes Pradosekin
DONOSTIA. ETB2k Tribuaren berbak saioaren hiru atal berezi emango ditu datorren astetik aurrera. Aurkezlea Reyes Prados izango da, Kike Amonarrizen ordez —saioaren zuzendaritza taldeak hartu du aurkezle aldaketaren erabakia—. Seme-alabak euskaraz ikasten ari diren guraso erdaldunei buruzkoa da lehen atala. Bigarrenak euskara nazioarteko erreferentetzat jarriko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu