Maratila

Hirurehun

Xabier Etxaniz Rojo.
2011ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Ene lagunok, zuen baimenaz gaurkoan neure buruaz hitz egingo dut. Bai, badakit arraroa irudituko zaizuela—zutabegile bat bere buruaz hitz egiten, egundo horrelakorik!— baina tira, tabuak horretarako daude, jo eta txikitzeko, eta, hori gutxi balitz bezala, Jamaika ikusteko jaioak gara eta…

Zer demontre! Gaur nire eguna da.

Nire Maratilabetetzea!

Bai, irakurle maiteok, gaur hirurehun Maratila beteko ditut. Zuetako asko —baita postontzi elektronikoa mezu lizunez betetzen didazuenok ere— harritu egingo zarete, argi baitago askoz ere gazteagoa ematen dudala, baina egia da: gaur hirurehun Maratila beteko ditut. Nola pasatzen den denbora, kamarada!

Hirurehun ostegun. Hirurehun izenburu. Hirurehun sarrera eta bukaera. Batzuetan fin, bestetan trakets, batzuetan bale eta bestetan kale, saiatuta ere ezin beti asmatu…

Eta hala jarraituko dut, uzten didaten bitartean. Egia da inor ez dagoela zoritxar batetik salbu, eta egia da, halaber, batzuetan kosta egiten zaidala ohetik altxatzea. Zahartzen ari naiz, baina sasoiko nago oraindik.

Zahartzeak zimur mordoa ez ezik klase apur bat ere ekarri baitit, gustura asko gonbidatuko dut nirekin trago bat hartu nahi duen adiskide oro. Zorionez, ez naiz nire lagun Felix bezalakoa, zeina —hau bai kasualitatea!— halako egun batez jaio baitzen mundura orain dela berrogei urte. Depresioak jota dagoela dio, baina ni gezurretan dabilelakoan nago. Kontua errondarik ez ordaintzea da.

Xuhur halakoa!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.