Ezkutupeko istorio eta emozioen gotorleku bihurtuko da Angeluasteburu honetan. Urtero bezala, Gauza Zaharren Azoka egingo dute Quiantou plazan, Agora Venements elkartearen antolakuntzari esker. Bi egunetan, XVIII. eta XX. mende bitarteko pieza historikoak salgai egongo dira, eta Lapurdiko udalerria denboran atzera egiteko makina bihurtuko da.
Gauza zaharretan aditua den talde batek aukeratu ditu objektuak, eta, besteak beste, etxeko gauzak, artelanak eta bestelako gauza bitxiak bildu ditu. Hautatutako guztia ehun postutan baino gehiagotan kokatuko dute.
Munduko txoko askotako adituak izango dira postu bakoitzean. Horietako bat da Inge Janssen Herbehereetako jantzi saltzailea, zeinak Angeluko azokan parte hartuko duen, «inoiz izandako soineko bilduma ikusgarriena» duelako. Asmo berarekin joango da Quiantou plazara Uztaritzeko (Lapurdi) Claude eta Philippe Georgin bikotea, eta etxerako retro objektuak salduko dituzte.
Azokaren helburu nagusia hainbat garaitako gauzak saltzen dituzten zaleak eremu bakar batean biltzea izan da hasieratik, eta iaz gertatutakoa berriz jazotzen bada soberan lortuko dutela adierazi dute antolatzaileek. Ez zaie arrazoirik falta, ezen 3.000 lagun baino gehiago joan ziren azokara iaz.
GAUZA ZAHARRENX. AZOKA
Non. Quintaou plazan.
Noiz. Gaur eta bihar.
Ordutegia. 09:00-19:00.
Historiaren lekuko den azoka
Gaur hasiko da, Angelun, Gauza Zaharren X. Azoka, lehenaldiko gauzen Iparraldeko bilgune garrantzitsuena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu