HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

Hizkuntza eskubideen urraketak ez ahazteko

Maixus Rekaldek Alzheimerren gaitzari aurre egiteko tratamendua euskaraz jasotzeko eskubidearen alde nola egiten duen jaso dute Gogoan izan dokumentalean. Hizkuntza Eskubideen Behatokiak egin du.

2015eko azaroaren 10a
13:54
Entzun

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Duintasun Bideak bildumako lan berri bat egin du. Gogoan izan izena du, eta Alzheimerren gaitza duen pertsona batek euskaraz bizitzeko duen nahia du ardatz. Maixus Rekalde da gaixo hori. Tinko egiten du gaitzari aurre egiteko tratamendua euskaraz jasotzearen alde, hori lortzen duen arte. Behatokia izan du bidaia horretan bidelagun.

Garbiñe Petriati Behatokiaren zuzendariaren ustez, argi adierazten du Rekalderen adibideak nola euskaldun batek, aurkitzen dituen oztopoen aurrean amore eman gabe, "eskubidezkoa duen hori" lortu egiten duela.

Errebelatzeko hautu hori bultzatu nahi du Behatokiak; jarrera hori hartzen duten herritarrek Behatokia ondoan izango dutela nabarmendu du Petriatik. "Izan ere, euskaraz bizitzeko nahia horretarako urratsa egiten denean betetzen da". Behatokiaren ustez, horrelako jarrerak beharrezkoak dira; izan ere, “horrelako jarrerek ekarriko dute aldaketa”.

"Hizkuntza arazoa ez da indibiduala bakarrik", nabarmendu du Behatokiak; kolektiboa ere badela azpimarratu du, "eta, ondorioz, kolektiboak eman behar dio erantzuna”. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.