Komunikazioa
Hollandek %41eko kuota igandeko elkarrizketan
TELEBISTA. Igande gauean TF1 kate pribatuan François Hollande Frantziako presidenteari egin zioten elkarrizketa 9,9 milioi ikus-entzulek ikusi zuten (%41,1eko ikusle kuota). Une batzuetan, 11 milioi ikusle ere ari ziren emanaldiari begira. Uztailaren 14an beste elkarrizketa bat egin zioten, TF1ek eta France2k eman zutena, eta emanaldi hark 9,3 milioi ikus-entzule izan zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu