Zinemagintzan, behin eta berriro ikusi dugu ekoiztetxeek saga luzeak gustuko dituztela. Hala, aurreneko abenturan ikusleen harrera ona duen heroiak lasai asko izaten ditu bigarren eta hirugarren atalak. Bideo jokoekin antzera gertatzen dela erakutsiko du 2011. urteak. Izan ere, etxeko aisialdiaren sektorerik oparoenak besteak beste Uncharted, Gears of War, Diablo, Killzone, Zelda eta Mass Effectjoko ezagunen abentura gehiago eskainiko ditu aurten.
Playstation 3 kontsolako jabe gehienek Nathan Drake heroia ezagutzen dute. Naugthy Dog taldeak arrakasta handia lortu du hari esker, eta, ildo beretik jarraitzeko asmoz, azaroan Uncharted 3: Drake's Deception kaleratuko dute. Sonyren makinak bestelako heroi batzuk izango ditu bueltan, Little Big Planet 2 eta Mass Effect 3 jokoetan besteak beste. Eramangarrien eremuan, jokoen faltan, PSP telefonoa noiz kaleratuko duen hurrengo asteetan jakinaraziko dute japoniarrek.
Microsoftek ere, bere Xbox 360 kontsolaren sagarik arrakastatsuenetariko bat berreskuratuko du datozen hilabeteetan, Gears of War 3 kaleratuta. Lehenengoa egin zenetik bost urtera, trilogia itxiko duen atala izango dela ziurtatu dute ekoizleek. Kontsola horrek, alabaina, beste protagonista bat izan du azken hilabeteetan: Kinect aginterik gabeko kontrol sistema berria. 8 milioi gailu saldu dituztela iragarri berri dutela, Star Wars zaleek Jedi ospetsuen ezpata borrokak bizi ahal izango dituzte irailean.
Nintendorentzat urte berezia izango da hau. Izan ere, indar guztia jarriko du bere 3DS eramangarri berrian. Mario, Zelda, Resident Evil, Street Fighter eta bestelako jokoekin betaurrekorik gabeko hiru dimentsioetan gozatzeko aukera eskainiko die jokalariei. Wii kontsolak, alabaina, gehien saltzen duen egongelako kontsola izateari utziko dio aurten, hala uste dute adituek. Hala ere, joko bikainekin utziko diola erakutsiko dute The Legend of Zelda: Skyward Sword, The Last Story eta beste abenturek.
Hollywoodekoak ez diren beste ekoizpen garesti horiek
Uncharted, Gears Of War eta Diablo jokoen hirugarren atalak izango dira aurtengo eskaintza onenetarikoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu