Euskal Telebistako pantailetara ailegatu dira Ander (Joxean Bengoetxea) baserritarraren gorabeherak. Baserri batean bizi da protagonista, oso ingurune maskulinoan. Halako batean, hanka apurtuko du, eta Jose Peruko etorkina kontratatu beharrean gertatuko da. Ander bera harritu egingo da, baina Josez maiteminduko da.
Homosexualitatea modu zuzenean jorratu duen lehen euskal filma izateagatik ezagun egin zen Ander. Roberto Caston galiziarraren lehenengo film luzea da. Lehenago hainbat film labur egin ditu zuzendariak. Bi hizkuntzatan da filma; %60an euskara erabiltzen dute, eta gainontzeko guztia gaztelaniaz da.
Homosexualitatearen normalizazioan aurrerapausoa da filma, landa eremuan kokatua baitago istorioa eta hori tradizionalki oso maskulinoa baita. Immigrazioaren, elizaren eta prostituzioaren gaiak ere ukitzen ditu zinemagile galiziarrak. Euskal Brokeback Mountain deitu izan bazaio ere, desberdintasun handiak daude bi filmen plateamendu eta edukietan. Herbehereetan eta Belgikan estreinatu zuten filma, baina ez du inon Frantzian bezain kritika onik jaso. Zinebi jaialdian aurkeztuz geroztik, makina bat sari jaso du Castonen euskarazko film honek; besteak beste, Berlinen, Amsterdamen eta Hego Amerikan.Maitane Mitxelena
Ander
ETB1, 21:50. Zuz: Roberto Caston. Akt.: Eriz Alberdi, Joxean Bengoetxea, Christian Esquivel. Euskal Herria. 128 minutu.2009.
Gaurko filmak
Homosexualitatea modu zuzenean jorratuz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu