i gurpildunen herensugeak Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdi zeharkatuko ditu bihar. Ondorioz, bide guztiak Tourraren beharretara egokituko dituzte helmugaraino, eta hainbat kale itxiko dituzte Baionan.
Trenik ez da izanen Biarnoko Puyoo artean arratsaldeko lauretatik bostetara. Aturriko ezker ibarretik sartuko da lasterketa, Mugerretik, Resplandy eta Boufflers etorbideak hartuz. Herriko Etxea inguratuko du, eta Paulmy ibilbidean bukatuko.
Mouserolleseko sarbidea hetsia izanen da, beraz, San Leon bidegurutzera doazen errepide nagusi guziak bezala. San Frederick eta San Espirituko sarbideak ere hetsiko dituzte. Aparkaleku nagusietan ere ezinezkoa izanen da aparkatzea.>
HONDAR ALEA Baionako labirintoa
FRANTZIAKO TOURRA BAIONAN. Lasterketak hiriko errepide nagusiak hartuko ditu bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu