Amaitu dira ile luzeko eta gose kronikoko naufragoak. Dantzaz konpainiakoek indar eta bizipoz erakustaldia egingo dute gaur eta bihar, Kanbon, Miarritzen (Lapurdi) eta Maulen (Zuberoan). Joseba Sarrionandiaren testuak eta Mikel Laboa, Jabier Muguruza, Ken Zazpi eta Kortaturen musika erabiltzen du Naufragoak ikuskizunak, dantzariak mugitzeko.
Harri Zuri kale ikuskizunen jaialdia zabalduko dute gaur dantzariok, Kanboko San Josep parkean, 19:00etan. Bihar, Miarritzeko Hondartza Handian arituko dira, 12:00etan, Mintzalasai jaialdiaren barruan. Arratsaldean, 17:00etan, Mauleko kaleetan dantzatuko dira.
«Nondik datoz egiten ditugun mugimenduak?», galdetzen dio bere buruari, Fernando Saenz de Ugarte konpainiako zuzendari nagusiak azaldu duenez. Izan ere, euskal dantzetako hainbat pauso erabiltzen ditu lanak, dantza garaikideko mugimenduekin batera.
Josu Mujikak sortu du koreografia, eta aukera ematen die dantzariei gaitasun fisikoa erakusteko. Horrez gain, tokian tokiko dantza taldeei eta herritar soilei bidea ematen diete ikuskizunean parte hartzeko.
'NAUFRAGOAK'
Noiz. Gaur, 19:00etan, Kanboko San Josep parkean. Bihar, 12:00etan, Miarritzeko hondartza handian, eta, 17:00etan, Maulen.
Hondartza-kaleetan dantzan
Dantzaz konpainiak 'Naufragoak' koreografia aurkeztuko du gaur Kanbon, Harri Xuri jaialdia hasteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu