Donostiako Doka kafe antzokia Euskal Herriko zein atzerriko musika doinuez beteko da gaur, 20:30ean: Telekinesis eta Thee Brandy Hips taldeak izango dira taula gainean.
Telekinesis Michael Benjamin Lerner da; bera da abestiak idazten, abesten eta jotzen dituena.Kontzertuetan, ordea, hiru lagun izaten ditu berarekin: Chris Staples, David Broecker eta Jonie Broecker.
Seattletik (AEB) dator Telekinesis. Pop, indie eta rock doinuak lantzen dituzte; 60ko eta 70eko hamarkadetako pop britainiarraren eta frantsesaren eragina dute. Iaz kaleratu zuten lehenengo lana, Telekinesis! izenekoa.
Abesti berriak iragarri ditu Thee Brandy Hips taldeak Dokan emango duen kontzerturako. Donostian sortutako talde horrek indie, garaje, power-pop eta post punk estiloak nahasten ditu. Asier Martin, Iñaki Ruiz, Alex Lopez eta Carlos Ruiz taldeko kideek iaz osatu zuten lehenengo abesti bilduma: We Are Love. Aritz Zabaletak Carlos Ruiz ordezkatuko du gaur. Umorea eta ironia. Horixe da Thee Brandy Hipsen abestiek gordetzen dutena. Lantzen dituzten gaien artean daude nerabezaroko maitasun eza eta postmodernitatearekiko gutxiespena, besteak beste.
TELEKINESIS ETATHEE BRANDY HIPS
Noiz. Gaur, 20:30ean.
Non. Donostian, Doka kafe antzokian.
Iazko usaina dakar pop lurrinak
Telekinesis eta Thee Brandy Hips taldeek kontzertua emango dute gaur Donostian, 20:30etik aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu