Omako Baso Margotua eta Santimamiñe (Kortezubi, Bizkaia) bisitatzeko programa osatu du udarako Bizkaiko Foru Aldundiak. Irailaren 4ra bitartean bisita gidatutan parte hartzeko aukera izango dute bisitariek.
Bisita gida baten laguntzaz egin daiteke, baina baita halakorik gabe ere: nahi duenak, audio gidak eta zeinu bidezko gidak erabil ditzake. Interesatuen esku dago, era berean, bi lekuak hala bata edo bestea bisitatu nahi dituen erabakitzea.
Omako Baso Margotuari dagokionez, ordu eta erdikoak izango dira bisitak, eta hamabost pertsonako taldeetan banatuta egingo dira. Bisitaldia atseginago eta biziagoa egitearren, parte hartzaileek abentura familiarekin deituriko fitxa didaktikoak izango dituzte. Horietan, hainbat galdera egingo dizkiete, eta bisitariek zuhaitzetan dauden 47 irudiak ikusi ahala erantzun beharko dituzte galderak.
Ostiral eta larunbatetan, goizean eta arratsaldean izango dira bisitak, 11:30ean eta 17:00etan. Igandeetan, berriz, txanda bakarra izango da, 11:30ean.
Prezio murriztuak izango dituzte hala 26 urtetik beherakoek, nola ikasle eta jubilatuek. Sei urtetik beherako umeentzat, sarrera doakoa izango da.
Bisita gida baten laguntzaz egin nahi duenak derrigorrezkoa du aurrez erreserba egitea. Horretarako, (0034) 94-465 16 57 zenbakira deitu, edo [email protected] helbidera idatzi.
Gerizpean. Uda-pasa
Ibarrolaren basoan bisitari
Bizkaiko Foru Aldundiak bisita gidatuak antolatu ditu Omako Basora eta Santimamiñera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu