Ibilbide luzeko eskalatzailea
Kataluniako Montserraten jantzi zituen katu-oinak estreinakoz Silvia Vidalek. Han kateatu zen bertikaltasunera. Ordutik konta ezin ahala eskalada osatu ditu munduko mendietan: Yosemiten, Karakorumen, Malin, Dolomitetan... Haietako askotan bide berriak irekita utzi du arrastoa: Naufragi ireki zuen, Indiako Himalayako Kailash Parbat mendian, 2010ean; Life is Lilac, Pakistango Shipton Spire orratzean, 2007an; 7 d'Espases Indiako Castle Peak Spire orratzean, 2005ean; eta Mai Blau Neverseen Tower mendian, Indiako Himalayan hori ere, Eloi Calladorekin, 2004an. Ageriko denez, bakarrik osatutako jarduerak izan ziren gehienak. 1999an Urrezko Pioletaren sarirako hautagai izan zen Vidal, Pep Masip eta Miquel Puigdomenechekin batera, Amin Brakk mendian ireki zuten Sol solet bidea zela eta. Jarduera horien guztien berri ematen du Vidalek hitzaldi, emanaldi eta webgunean: www.vidalsilvia.com.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu