ASTEBURUKO PROPOSAMENAK

Ibiltoki gainean, Korrikaren alde

Miarritze

Erredakzioa
2010eko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Moda desfile berezia egingo dute gaur iluntzean Miarritzeko Atabalen (Lapurdi). Ibiltokian ariko direnak ez dira modaren profesionalak, baina guztiak Korrika laguntzeko igoko dira taula gainera.

Datorren urteko apirilean egingo da 17. Korrika, eta jadanik prest daude Korrikako jantziak. Horiek aurkezteko bilduko dira gaur hainbat lagun: pilotari, zirku artista, errugbilari, ikasle eta irakasle. Korrikako jantziekin desfilatuko dute guztiek.

Arratsaldea giro beroan igaroko dute, eta, horretarako, pintxoak, edariak eta DJ Panda izango dira, besteak beste.

Arratsaldeko zazpietan hasiko da ekitaldia Atabalen; lehendabizi zintzur bustitzea izango da, eta 20:00etan, berriz, jantzien desfilea. Nola ez, Korrikako jantziak erosteko aukera ere izango da; arratsalde osoan izango dira salgai.

KORRIKAKO JANTZIEKIN MODA DESFILEA

Noiz. Gaur, arratsaldeko zazpietan hasita.

Non. Miarritzeko Atabal gelan (Lapurdi).
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.