Idiazabalen (Gipuzkoa) dagoen gaztaren Interpretazio Zentrora sartzearekin batera, Izal saguak egiten du harrera. Ikus-entzunezko baten bidez Idiazabal gaztaren sekretu guztiak argitzen dira, historia edo gazta egiteko prozesua, esaterako.
Artzain txabola tradizionalaren erreprodukzioa eta antzina gazta egiteko erabiltzen ziren tresnak ezagutzeko aukera dago. Ukimenezko bi pantailek erakusketako hainbat lanabesei buruzko informazioa ematen dute, tresnen erabilerari buruzko azalpenekin. Dastamen aretoan ere badira ukimenezko pantailak. Horien bidez dastatze ikastaro erraz batek gazta dastatzean, kontuan hartu beharreko oinarrizko ezagutzak erakusten ditu.
Idiazabal gazta ez ezik, ardi esne hutsez egindako zortzi gazta deitura erakusten dituen taula ere badago; bakoitzaren kokapena, nola egiten den, zigilua eta itxura azaltzen dira.
Udan egunero irekiko dute zentroa. Astegunetan 10:30etik 13:30tara eta 15:30etik 18:30tara, eta larunbat eta jai egunetan, 11:00tatik 14:00tara eta 16:00tatik 19:00tara. Argibideak: www.idiazabalgaztarenmuseoa.com.
Idiazabal gaztaren sekretuak
Idiazabal gaztaren inguruko informazio guztia biltzen duen museoan, gazta gertutik ezagutzeko aukera dago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu