Zazpikaleetako Merkatarien Elkarteak, Artzain Gazta elkarteak eta Idiazabal sormarka arautzeko kontseilua Idiazabalgo Gaztaren Aste Nagusia antolatu dute. Gaur bertan hasiko da, eta urriaren 31n bukatu. Besteak beste, Euskal Herriko Idiazabalgo gaztarik onena eta Idiazabalgo gaztaz egindako pintxorik onenak sarituko dituzte.
Gaur bertan hasiko da Zazpikaleetako ostalariek egindako gazta pintxoen txapelketa. Parte hartuko duten taberna eta kafetegiek kartel bat izango dute sarreran. Hala, bezeroek jakingo dute toki horretan gazta pintxoak probatu eta botoa emateko aukera izango dutela. Halaber,gazta bat eta bi opari txartel eskuratzeko zozketan sartuko dira. Hortaz, epaimahaiak emandakoaz gain, herri saria ere banatuko da.
Larunbatean azoka
Datorren larunbatean izango da gaztarik onena aukeratzeko sariketa. Artzainek euren gaztak epaimahaiari aurkezten dizkioten bitartean, herritarrek 36 erakusmahaiz osatutako azokan erosketak egin ahal izango dituzte. Gaztaz gain, baserriko hainbat produktu izango dira.
Datorren astean, azkenik, euro baten truke gaztaz egindako pintxoak banatuko dituzte Zazpikaleetako taberna eta kafetegietan. Pintxo horiek erosten dituztenen artean etiketa berdeko Idiazabalgo gazta bat zozkatuko dute.
Idiazabalgo Gazta Txapelketa egingo da Bilbon larunbatean
Gaurtik urriaren 31ra Idiazabalgo Gaztaren Aste Nagusia egingo da; besteak beste, pintxo lehiaketa antolatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu