Komunikazioa

Igandeko pilota finalak, %20,2ko ikusle kuota

2012ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
TELEBISTA. Herenegun Juan Martinez de Irujok eta Aimar Olaizolak jokatu zuten buruz buruko finalak %20,2ko ikusle kuota izan zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoan (112.000 ikus-entzule eta bere ordutegiko liderra). Euskaldunen artean kuota %32koa izan zen. Euskal Herrian 240.000 lagunek ikusi zuten uneren batean finala ETB1en. Eurokopako final-laurdenetan, berriz, Ingalaterra eta Italiaren arteko penaltiek %44,9ko ikusle kuota izan zuten igande gauean (421.000 ikus-entzule). Luzapenak %38ko ikusle kuota izan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.