Igartubeiti: baserrira hurbiltzeko aukera

Ezkio Itsasoko baserrian, antzinako baserrien egiazko bizitza birsortzen duen museoa dago

Baserriak barruan duen dolareak berezi egiten du Igartubeiti. A. CANELLADA / ARP.
2011ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Ezkio-Itsaso herrian dagoen Igartubeiti baserri museoak euskal baserriaren historiara hurbiltzeko aukera eskaintzen du.

Igartubeiti XVI. mende erdialdean eraiki zuten, eta euskal baserriaren Urrezko Aroaren adibide paregabea da. Baserria XVII. mende hasieran iritsi zen bere unerik onenera, bizimodu eta lan berriei egokitzeko zabaldu eta aldatu egin zutenean. Jatorrizko egurrezko egitura egoki mantendu izanak eta barruan duen sagardo dolareak Euskal Herriko baserri interesgarrietarikoa bihurtu dute.

Gipuzkoako Foru aldundiak 1992. urtean erosi zuen Igartubeiti baserria, desagertu ez zedin. Erabat zaharberritu ondoren, baserriak XVII. mende hasieran zuen itxura berreskuratu zuen.

Barrutik, antzinako baserrien egiazko bizitza birsortzen duen museo bihurtu da, eta duela lau mende euskal baserria nolakoa zen jakin daiteke: argirik ez du, eta jatorrizko altzari eta tresnak ditu.

Interpretazio zentroa ere badu. Bertan, mila urtetik gorako euskal baserriaren historia birsortzen da. Igartubeitiko familia eta bizilagunen ahotsen bidez, antzinako baserrien hazkunde eta bilakaera, eta biztanleen bizimodu eta lanak ezagut daitezke.

Aste Santuko oporren ondotik, udako ordutegia hartu du museoak, eta asteartetik igandera dago zabalik. Goizeko hamarretan irekitzen dute, ordubiak arte, eta, arratsaldetan, lauretatik zazpiak arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.