Ihesaldi ikusgarria nazien kontzentrazio esparruan

urtzi urkizu
2010eko urriaren 31
00:00
Entzun
Bigarren Mundu Gerran girotutako lan eder bat emango dute gaur bazkalondoan La Sexta katean. Bad day at Black Rock (1955), Gunfight at the Ok Corral (1957) eta The Magnificient Seven (1960) filmen zuzendariak bete-betean asmatu zuen preso batzuen ihesari buruzko istorioa kontatzen. Benetako gertakari batzuetan dago oinarrituta, Paul Brickhill idazlearen liburuan jaso bezala. Diotenez, Brickhill bera izan zen gertakarien lekuko, preso zegoela.

Nazien kontzentrazio esparru batean, preso aliatu batzuk plan bat prestatzen ari dira ihes egiteko. Horretarako, tunel bat zulatu nahi dute.

Drama, suspensea eta komedia ukitua uztartzen ditu lan klasiko honek. Istorioa erritmo handiarekin kontatuta dago, eta une oro du interesa. Pertsonaiak oso ondo marraztuta daude; presoenak ez ezik, baita soldadu alemaniarrenak ere. Emozioa, abentura eta tentsioa dario lanari. Musika eta irudiak ere bikainak dira.

Urtzi Urkizu





############



La gran evasión

La Sexta, 15:25. Zuz.: John Sturges. Akt.: Steve McQueen, James Garner, Charles Bronson, Richard Attenborough, James Coburn, James Donald. 165 min. AEB-Alemania, 1962.





############
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.