Ekainaren 19an Agurainen egingo duten jai handirako prestatutako abestiaren bideoklipa aurkeztu dute gaur. Geroari begira leloarekin egingo dute jaia, eta lelo berberarekin osatu dute abestia ere, hainbat lagunen artean.
Fonta Frenetik, Unai Olalde eta Iñaki Orobengoa izan dira musikaren egileak, eta Unai Olaldek, Xabi Solanok, Nerea Uribek eta Fonta Frenetikek jarri diote ahotsa, ikastolako ikasleen laguntzarekin. Iker Pastorrek egin ditu hitzak, DBHko ikasleekin batera. Eta Rubi Rockek zuzendu du bideoklipa: "Harro sentitzen gara lan hau gure filmografiara gehitu ahal izateaz", esan du.