Osasuna. Aro berriak. Psikologia

Ikusi eta ikasi

2011ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Gure memoria eta ikasteko prozesuak sistema interesgarriak eta oso konplexuak dira. Psikologoek sarritan aipatu behar ditugu bai hezkuntza arloan lan egiten dugunean, baita lan klinikoan ere. Kontsultan azalpenak ematen ditugunean gure aurrean dagoen pertsonak informazio guztia jaso duela espero dugu, baina horrek ez du esan nahi zehatz-mehatz datu guztiak bereganatu eta barneratu dituenik. Batzuetan entzuleak egiten dituen ekintzetan edo galderetan ikusten dugu ikustea edo entzutea ez dela ikastea bihurtu. Horregatik azalpenak eman ondoren entzuleari ulertu duena galdetzea komeni da, ikusi, entzun eta ikasi prozesuan laguntzeko.

Informazio berri bat entzuten dugunean (telefono zenbaki bat, edo azaldutako gai berribat) eta momentu horretan adi gaudenean gure luzera gabeko memoria martxan jarriko da. Biltegi horretan zazpi edo zortzi informazio puska sartzen dira, eta 15 segundoz egongo da gutxi gorabehera. Dena den, informazio berri hori behin eta berriro errepikatzen badugu, edo bere inguruan gogoeta prozesu bat lortzen badugu, gure memoriako bigarren biltegi batean sartuko da. Bigarren biltegi horretan gaineko pentsamendu prozesuak sortzen dira.

Bainagure memorian luzerako egoteko, benetan ikasteko eta ez ahazteko prozesu intentsiboagoa egin behar dugu. Ikasitakoak ordu, egun, aste eta urteetan iraungo du. Hasieratik arreta izan eta gure gogoeta prozesua sakonago izatea eskatzen du. Horrela, entzuleentzat esanahia duten informazioa aurretik egon diren beste informazio jakin batzukaz nahastu egiten da, eta galdera, ondorio eta azalpen berriak sortzen dira gugan.

Horrela, kontsultako lanean pertsona baten jarrera psikologikoak lantzen ari garenean, ikasketa prozesu luze hau menderatu arte hilabeteak behar izaten ditugu. Azalpenak ulertzea, pertsona konturatzea noiz, zer eta non sortzen den bere jarrera. Nola aldatu ulertzea. Aldatzeko pausoak terapian lantzea, gero pauso horiek barneratzea, kaleratzea eta jarrera berriak piztea. Eta beti errepikatzea. Ikasitakoa automatikoki barneratu, horren bidez benetan ikasi arte.

Labur esanda:

Azaldu zidaten eta ahaztu nuen.

Ikusi eta ulertu nuen.

Baina, egin nuen eta ikasi nuen.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.