Ikuslea lehen, ikusia gero

'Nik egin beharko & ko' antzezlana eskainiko dute gaur Donostian, Kontadores aretoan, 20:00etan

Nik egin beharko & ko antzezlana Donostian ikusi ahalko da gaur. BERRIA.
Maite Alustiza.
2011ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Sarrera erosi, antzokira sartu eta norbere aulkiaren bila dabiltza ikusleak emanaldia hasi aurretik. Pantxika Lamur ere horretan dabil, baina kasu honetan, ikusle baino gehiago ikuskizunaren parte izango da. Nik egin beharko & ko helduentzako antzezlanarekin dator gaur Donostiara, Bidebieta auzoko Kontadores aretora, hain zuzen. 20:00etan hasita, umorez eta itzulipurdiz beteriko ordubeteko saioa eskainiko du.

Oporretatik heldu berritan eta maleta eskuan, ikuskizuna noiz hasiko zain dago Pantxika. Taula gainean inor ere ez; antzokian, berriz, denak agertokiari begira. Artistak inondik agertzen ez direla eta, konponbidea aurkituko du.

Zirika Zirkus antzerki taldearen eskutik, Ainhoa Juaniz ariko da Pantxika Lamurren rolean.2003an sortu zen taldea, Juanizen eta Luis Lainez Madrilgo aktorearen ekimenari esker. Zirku eskolan elkarrekin zebiltzan, eta Fabrica de Sueños konpainiako kide ziren biak. Hala ere, euren kontura lan egitea erabaki zuten elkarrekin.

Euskaraz lan egiten dute orain dela bospasei urtetatik. Lainezek Juanizen proposamena onartu zuen, eta mutuaren rolean aritu zen Zirika Zirkus obran, euskaraz ez zekien eta. Geroztik, hainbat ikuskizun taularatu dituzte: Bazen behin zirkoa (2005), Ametsetan (2006) eta Ilargian (2009), esaterako.

'NIK EGIN BEHARKO & KO'

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Donostian, Bidebieta auzoko Kontadores aretoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.