Gerizpean

Imajinazioari tiraka

Txotxongilo Egunak egingo dituzte Sestaon, gaur hasi eta igandera bitarte; dozena bat emanaldi izango dira

Txotxongilo taldeak Elurrezko panpina haur antzerkia egingo du. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2012ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Euskal Herriko Unima elkarteak antolatuta, Txotxongilo Egunak egingo dituzte Sestaon (Bizkaia), gaur hasi eta igandea bitartean. Hamabigarren urtez prestatu dituzte topaketak, eta, urtero legez, txotxongiloei eta imajinazioari tira egingo diete dozena bat taldek. Ohiko moduan, euskarazko emanaldiek tarte zabala dute aurtengo egitarauan.

Ohorezko Aurreskua dantzatuta inauguratuko dituzte topaketak, gaur, Musika Eskolan, 19:00etan. Leku berean izango da lehenengo emanaldia: El Tenderete taldeak Titereska lana aurkeztuko du, 20:00etan. Emanaldia gaztelaniaz da. Gaurko, beste emanaldi bat prestatu dute: Cobaya Teatroren Este mundo nuestro o el gran ungenio y dos más, 22:30ean, O'Ryan tabernan.

Bost saio iragarri dituzte biharko: Bihar konpainiaren Baleak salba ditzagun, 12:00etan; Humo kolektiboaren Hambre de lobo, 13:00etan; Pantzart taldearen Boli bili boli, 17:00etan; Txotxongiloren Elurrezko panpina, 18:00etan; eta Pro-Ismo Cero konpainiaren Txikitxo, 19:00etan.

Iganderako antolatu dituzte beste bost lanak. Antzezkizunaren Pinotxo 12:00etan izango da; Corrado Masacciren Paracalles, 13:00etan; Irrintzi konpainiaren Ilargiaren txangoa, 13:00etan; Panta Rhei taldearen Monsters show, 18:00etan; eta Azika taldearen Lau sasoi, 19:00etan.

Emanaldiak ez ezik, bi tailer egingo dituzte, bihar eta etzi. Txotxongiloak egitekoa Rafa Villak emango du, eta makillaje tailerrak, Sortzen taldeak. Saioak 11:00etan eta 17:00etan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.