Iñaki Gabilondok azken saioa du gaur CNN+en
TELEBISTA. Hilaren 31n itxiko dute CNN+ katea, eta Iñaki Gabilondok bere azken programa aurkeztuko du gaur (22:00). Alfredo Perez Rubalcaba eta Baltasar Garzon gonbidatuko ditu platora. «Ofizioan beste modu batean nola jarraitu pentsatuko dut orain»,adierazi berri du 68 urteko kazetari donostiar horrek. 2011n trantsizioaren inguruko dokumental saio bat aurkeztuko du ETB2n.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu