Independentziak agur krisiari?

Mahai inguru batean, independentziaren alderdi ekonomikoaz arituko dira gaur, Donostian

Solidaritat Catalana per la Independencia alderdiko Strubell diputatua izango da eztabaidan. ANDONI CANELLADA / ARP.
Erredakzioa
2012ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Independentzia, krisialdiaren irtenbide bat? izenburupean, mahai inguru bat antolatu dute gaurko Donostian. Kataluniako azken egitasmoen harira eztabaidatzeko, hango eta hemengo zenbait politikari eta ekonomialari bat elkartuko dituzte Donostiako Espai Catalunya guneak antolatutako ekitaldian.

Kataluniako Diada egunean Bartzelonan eginiko manifestazio erraldoiaren ondoren, independentziaren alde ekonomikoaren inguruko eztabaida piztu da. Antonio Basagoitik eta Patxi Lopezek argudiatu dute Euskal Herria edo Katalunia independenteek ezingo lituzketela pentsioak ordaindu. Xavier Sala i Martin Columbiako Unibertsitateko (AEB) katedradunak kalkuluak egin, eta ondorioztatu du Katalunia independente batean pentsioak «orain baino altuagoak» izango liratekeela. Tony Strubellek egingo du Kataluniarekiko lotura gaurko eztabaida mahaian. Solidaritat Catalana per la Independencia (SI) alderdiko diputatua da, Kataluniako parlamentuan. Harekin egongo dira Denis Itxaso PSEko kidea, EAJko Eneko Goia, EH Bilduko Marian Beitialarrangoitia eta Baleren Bakaikoa ekonomialaria.

MAHAI INGURUA

Noiz. Gaur, 19:30ean.

Non Enest Lluch kultur etxean (Anoeta, Donostia). Antolatzaileek eskatu dute joateko asmoa dutenek aurretik esateko:[email protected].
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.