Independentziaren ekonomia

Adam Price, Galesko Plaid Cymru alderdikoa, independentziaren bideragarritasunaz mintzatuko da Bilbon

Baliteke Adam Price Plaid Cymruko burua izatea etorkizunean. DOGFAEL.
Erredakzioa
2011ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
«Beraz, espainolez irakasten baduzu, heziketa da, baina euskaraz, katalanez edo galizieraz irakasten baduzu, orduan, ideologia da». Horrela laburbildu zuen Adam Pricek Espainiako nazionalismoaren jarrera 2009. urtean. Independentziaren bideragarritasun ekonomikoa hitzaldia emango du gaur Bilbon, eta, orduan bezala, analisia Galestik harago eramango duela espero da, baita Euskal Herriraino ere.

Galesko klixe bat dirudi, baina ikatz meatzari baten semea da Price. Plaid Cymru alderdi nazionalistako kidea da, eta Londresko legebiltzarreko kide aukeratu zuten 2001eko hauteskundeetan. Alderdiaren sektore ezkertiarrenekoa da: «Sozialista nintzen, nazionalista izan aurretik», esan izan du, eta homosexuala dela agertu du jendaurrean.

Tony Blair Erresuma Batuko Lehen ministroaren buruko minen eragile nagusia bihurtu zen 2002. urtean. Blairrek Errumaniako Gobernuari idatzi zion, eta estatuko altzairu industria Lakshmi Mittal milioidunari saltzeko eskatu, ekialdeko herrialdeari Europako Batasunean sartzen laguntzearen truke. Pricek gutunaren kopia lortu zuen. Horrez gain, Blair agintetik kentzeko eskatzeko prozesua hasi zuen 2004. urtean, Irakeko inbasioarengatik.

'INDEPENDENTZIARENBIDERAGARRITASUNEKONOMIKOA'

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako (Elkano kalea 21) Gradu Aretoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.